Fabian Cancellarak (27 urte, Suitza) irabazi du gaur arratsaldean Milan-San Remo, Munduko Kopako proba.
Helmugarako kilometro eta erdi falta zela, dozena bat txirrindulariko taldetik eraso jo du Iñigo Landaluze Euskaltel-Euskadiko kideak, baina harrapatu egin du Cancellarak, baita atzean utzi ere. Bakarrik iritsi da helmugara, eta Filippo Pozatto sailkatu da bigarren, talde txikiko lagunei aurrea hartuta esprintean.
Sasoian da Cancellara, asteartean Tirreno-Adriatiko eskuratu zuelako. Historian laugarren aldia da denboraldi berean txirrindulari batek Tirreno-Adriatiko eta Milan-San Remo irabazi dituela.
Munduko Kopako hurrengo lasterketa Flandriako Tourra izango da, apirilaren 6an. Donostiako Klasikoa izango da Kopako probetako bat; ohi bezala, abuztuan korrituko dute.
Txirrindularitza
Cancellarak irabazi du Milan-San Remo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu