Caparrosek Susaeta jarri du Llorenteren alboan
ATHLETIC. Gaizka Toquerok min hartu zuen azkeneko jardunaldian, eta, hortaz, larunbatean ezin izango du Sportingen kontra jokatu. Joaquin Caparros entrenatzaileak Llorenteren alboan nork jokatuko duen aukeratu beharko du, eta atzoko entrenamenduan Markel Susaeta eibartarrarekin proba egin zuen. Oscar de Marcos jartzea da beste aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu