Italiako Giroa

Carapaz nagusi Montevirgine di Mercoglianon

Movistarreko txirrindulari gaztea azken kilometro eta erdian jotako eraso biziari esker gailendu da.

ainara arratibel gascon
2018ko maiatzaren 12a
18:57
Entzun

Richard Carapazek (Movistar). bere ibilbideko garaipenik garrantzitsuena lortu du, Giroko zortzigarren etapan, Montevergine di Mercoglianoko gainean irabazita. Azken kilometro eta erdian ausart eta lotsagabe jo zuen erasoa, eta indarrak hustuta zegoen Koen Bouwmani (Lotto Jumbo) ziztu bizian hartu dio aurre. Pedal kolpe bizia erakutsiz gailendu zen. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Simon Yatesek segitzen du elastiko arrosarekin, eta faborito guztiak irabazlearengandik zazpi segundora helmugaratu dira. Tartean izan da, lehen euskal herritarra: Pello Bilbao (Astana)

Eguneko ihesaldia zazpi txirrindularik osatu dute: Davide Villellak (Astana), Tosh Van der Sandek (Lotto Soudal),  Matteo Montagutik (AG2R), Rodolfo Torresek (Androni), Matej Mohoricek (Bahrain), Bowmanek  eta Jan Polancek (UAE),
Ihesaldiari bidea egiteko baimena eman dio tropelak. 30 kilometro falta zirenean lau minutu eta erdi inguruko errenta zuten. Baina euria gogotik botatzen hasi du eta horrek tropela suspertu du. Handik aurrera, Michleltonekin batera, Groupama eta Katusha lanean hasi ziren, eta hala segundoak bata bestearen atzetik galtzen joan zen aurreko zazpikoa.
 Montevergine igotzen hastean, 17 kilometro falta zirenean, 2.27ko errenta zuten. Baina tropelak ez du barkatu. Azken bi kilometroetan Bouwman zihoan aurretik, lan nekaezina eginda, eta oso gertu Montaguti. Etapa ia oso ihes eginda, merezi zuten garaipena. Baina hor iritsi da Carapazen erasoa, eta haien ametsa ezer ezean geratu zen. Bihar etapa menditsua izango da, Apeninoetan. Gran Sasson amaituko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.