Espainiak 25-22 irabazi dio Kroaziari eskubaloiko final-laurdenetan, eta finalerdietarako sailkatu da. Nely Carla, Eli Pinedo, Andrea Barno eta Patricia Elorza euskal jokalariek, hala, lehiaketan aurrera egin dute Espainiarekin.
Pinedo izan da partidako golegile nagusia, zazpi gol eginda; Carlak bi egin ditu. Partidako fitxa
Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioa historian lehen aldiz izango da Olinpiar Jokoetako finalerdi batean, eta Montenegroren aurka ariko da.
Carla, Pinedo eta Barno rol garrantzitsua jokatzen ari dira Jokootan; Elorzak minutu gutxiagotan jokatu du, baina partida guztietan aritu da.
Final-laurdenak:
Brasil - Norvegia: 19-21
Espainia - Kroazia: 25-22.
Errusia - Ipar Korea (18:00)
Frantzia - Montenegro (21:30)