Asko balio du Euskal Herriko Itzulian etapa bat irabazteak. Eta tropelak hori jakin badaki. Azken kilometrotan pelotoiak erritmoa ikaragarri bizitu du. Garesti ordaintzen dira etapak, eta esprinterrak dituzten talde guztiak joan dira Zarateren atzetik. Zaldiaranen gora arazo ugari izan ditu; baita azken kilometroetan ere,batik bat, haizea dela eta.
Azkenean, Zarateri zeruko ateak ireki zaizkio. Merezita. Asko sufritu du; lan handia egin du. Ausardia erakutsi du. Kelme taldeak itxaropen handia du berarengan, eta gaurkoa ikusitakoa ez da harritzekoa.
Kontuak kontu, Kelmeren erakustaldia ez da amaitu etapa garaipenarekin. Alejandro Valverde bigarren sailkatu da, eta bera da lider berria. Tropeleko esprina erraz irabazi du txirrindulari espainiarrak. Kelmekoen festa, beraz, Gasteizen.
Euskal Herriko Itzulia
Carlos Zaratek (Kelme) garaipen ikusgarria lortu du Gasteizen
Egundoko balentria lortu du Kelme taldeko Carlos Zaratek. Izan ere, ez da ohikoa profesionaletan lehen urtea duen txirrindulari batek etapa bat irabaztea; are eta gutxiago Euskal Herriko Itzulia bezalako lasterketa batean. Helmugarra kilometro asko falta zirela ihes egin du Zaratek. Apurka-apurka tartea ateratzen joan da, eta gutxigatik bada ere, Gasteizko helmugara bakarrik heltzea lortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu