Carlota Ziganda zazpigarren dago Britainia Handian
GOLFA. Carlota Zigandak gaur ekingo dio Britainia Handiko Irekiko laugarren eta azken egunari, eta bost kolpera dago Hinako Shibuno liderrarengandik. Larraintzarkoa zazpigarren postuan dago, beste bi golflarirekin berdinduta. Atzo egun ona izan zuen, eta bigarren izatera iritsi zen, baina azken zuloan okertu zitzaion. Pilota hareazko tranpan erori, eta parra baino bi kolpe baino gehiago behar izan zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu