Kirola

Carod-Rovira NOBeko buruarekin bilduko da, "Kataluniako kirolaren nazioarteko aitortza" lortzeko

2007ko otsailaren 23a
11:41
Entzun
Josep Lluis Carod-Rovira Kataluniako Generalitateko presidenteordea eta ERCko lehendakaria, Jacques Rogge Nazioarteko Olinpiar Batzordeko (NOB) buruarekin bilduko da, "Kataluniako kirolaren nazioarteko aitortza" lortzeko asmoz. Helburu hori erdiesteko "bideak topatzeko", proposamena egingo dio, baina ez du horren argibiderik eman; hala ere, Carod-Rovirak esan du proposamena ez dagoela Kataluniako selekzioen aitortzarekin lotuta.

Martxoaren 13an batzartuko dira, Lausanan (Suitza), NOBen egoitzan. Efe berri agentziak dioenez, Juan Antonio Samaranch NOBeko presidente ohiaren bitartekaritzari esker lortu du Carod-Rovirak elkarrizketa hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.