Caruana eta Carlsen, Maisuen Finaleko buruan
XAKEA. Magnus Carlsen eta Fabiano Caruana, hamabina punturekin, Bilbon jokatzen ari den Maisuen finaleko buruan daude. Atzo jokatu ziren 7. jardunaldiko partidak, eta Carlsen izan zen irabaztea lortu zuen bakarra, Paco Vallejoren kontra. Beste bi partidetan —Anand Aroniaren aurka, eta Caruana Kariakinen kontra— berdinketa egon zen. Gaur atseden eguna izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu