Milan-Turin

Caruso, kontrol lana baliatuta

Joaquim Rodriguez (Katuxa), Alberto Contador (Tinkoff) eta Fabio Aru (Astana) elkar zainduz zebiltzala ikusi, azken igoeran erasoa jo, eta Giampaolo Carusok (Katuxa) irabazi du Milan-Turin klasikoa.

Caruso (eskuinean), aurten apirilean, Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan. NICOLAS BOUVY, EFE
unai zubeldia
2014ko urriaren 1a
17:05
Entzun

Estrategiak aurrea hartzen dio askotan indarrari, eta horixe gertatu da gaur ere Milan-Turin klasikoan. Joaquim Rodriguez (Katuxa), Alberto Contador (Tinkoff) eta Fabio Aru (Astana) ageri ziren faboritoen zerrendan goi-goian, baina kontrol lan zorrotza egin dute hirurek, eta Giampaolo Carusok (Katuxa) dotore baliatu du aukera, Supergako basilikara bidean azken bi kilometroetan erasoa jo eta klasikoa irabazteko. Rinaldo Nocentini (Ag2r) helmugaratu da bigarren, eta Dani Moreno (Katuxa) hirugarren. Lan bikaina egin du Katuxak, Caruso eta Morenorekin batera, bosgarren postuan iritsi delako helmugara Rodriguez, eta zazpigarren Sergei Txernetcki.

Il Lombardia klasikoaren atarikoa izan da gaurko proba. Igandean jokatuko da World Tourreko azkenaurreko lasterketa —Pekingo Itzulia izango da azkena, hilaren 10etik 14ra—, eta bertan elkartuko dira espezialista gehienak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.