Hurrenez hurren, honela sailkatu ziren:
1. Castro Urdiales 19:13.38
2. Astillero 19:19.90
3. Pedreña 19:23.64
4. Orio 19:45.24
5. Zarautz 19:45.34
6. Zumaia 19:55.36
7. Cabo da Cruz 19:55.82
8. Donostia 20:27.40
Aurreneko lauek egingo dute arraunean ohorezko txandan. Txanda horretan sartzeko Orio eta Zarautzen arteko lehia oso estua izan zen: 10 ehuneneko baino ez zieten kendu oriotarrek zarauztarrei.
Arrauna
Castro aurretik lehen itzulian
Castroko taldea izan zen onena Kontxako Banderako lehen jardunaldian: 19 minutu 13 segundo 38 ehunenekotan egin zuen estropada. Hala ere, 6 segundotara sailkatu zen bigarren Astillero, eta hamarrera hirugarren Pedreña. Beraz, datorren igandean bandera norentzat izango den ez dago argi. Euskal Herriko taldeen artean bakar bat arituko da ohorezko txandan: Orio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu