Txirrindularitza

Castroviejo, Europako txapeldun

Behetik gorako saioa eginda, txirrindulari bizkaitarrak irabazi du Europako Txapelketako erlojupekoa, Victor Campenaerts flandriarrari eta Moreno Moser italiarrari aurrea hartuta.

jarraia126752.jpg
unai zubeldia
2016ko irailaren 15a
16:33
Entzun

Ez da erraza izaten faborito izan eta beharrezko maila ematea. Baina Jonathan Castroviejok saio bikaina egin du Europako Txapelketako erlojupekoan, eta urrezko domina kolkoratu du. Behetik gorako saioa egin du bizkaitarrak, lehen erreferentzia puntuan sei segundo galduta zihoalako. Baina indarrak dotore neurtuta, azkenerako 30 segundo atera dizkio Victor Campenaerts flandriarrari, eta 39 Moreno Moser italiarrari.

Denboraldi amaierarako pizgarri izango du Castroviejok urrezko domina hori, kolpe gogorrak hartuta dagoelako azkenaldian. Errepidean eta errepidetik kanpo. Joan den urtean bi segundo pasatxo falta izan zituen Munduko Txapelketako erlojupekoan brontzezko domina eskuratzeko, eta Olinpiar Jokoetan lau. Tartean, erorketa larria izan zuen Algarveko Itzulian, autobusera bidean zihoala, eta hilabete asko behar izan ditu osatzeko. Azken hilabeteotako lan gogorraren saria jaso du orain Europako Txapelketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.