Castroviejo, Munduko Txapelketarako hautatuta
TXIRRINDULARITZA. Jonathan Castroviejo (Movistar) Munduko Txapelketan aritzeko aukeratu du Espainiako selekzioak. Iraupen proban eta erlojupekoan lehiatuko da bizkaitarra, eta bera da hautatu duten euskal txirrindulari bakarra. Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez ere bertan izango da, eta Egoi Martinez ordezko gisa dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu