Jonathan Castroviejok (Sky) zilarrezko domina eskuratu du Europako txapelketako erlojupekoan. Gutxigatik ez du urrezko domina lortu. Irabazleak, Victo Campenaerts belgikarrak 63 ehunen hobetu du txirrindulari getxoztarraren denbora.
53 minutu 39 segundo eta 41 ehunen behar izan ditu Castroviejos 45,7 kilometroko ibilbidea egiteko. Euripean egin dute erlojupekoa, eta horrek proba baldintzatu du.
Gaurkoa ez da Castroviejok Europako txapelketetan lortzen duen lehen domina. Urrezkoa lortu zuen 2016ko erlojupekoan, Frantzian.
Hirugarren postua Maximilian Schachmann alemaniarrarentzat izan da.