Txirrindularitza

Cavendish, esprint nahasian

Etixxeko esprinterrak garaipen ederra lortu du Tourreko zazpigarren etapan, esprintean, azken unean Andre Greipel (Lotto) eta Peter Sagan (Tinkoff) mendean hartuta. Chris Froome (Sky) dago lider.

jarraia112836.jpg
unai zubeldia
2015eko uztailaren 10a
17:31
Entzun

Kostatzen ari zitzaion, baina atera du arantza Mark Cavendishek (Etixx). Andre Greipelen (Lotto) azken metroekin, etaparik irabazi ezinda zebilen britainiarra, baina garaipen ederra lortu du gaur, Tourreko zazpigarren etapan, esprint nahasian. Lottok lehenengo eta Katuxak gero, ondo bideratu dute esprinta, baina azken unean atzetik aurrera eginda, den-denak mendean hartu ditu Etixxeko esprinterrak. Greipel sailkatu da bigarren eta Peter Sagan (Tinkoff) hirugarren.

Esprintaren aurretik, Kristjian Durasek (Lampre), Luis Angel Mate (Cofidis), Anthony Delaplace, Brice Feillu (Bretagne) eta Daniel Teklehaimanot (MTN) ibili dira ihesean, baina tropelak kontrolpean izan ditu une oro, hiru minutu eta erdiko aldea izan dutelako gehienez. Roazhon (Rennes) eta Mur artean, zortzigarren etapa jokatuko da bihar, 181,5 kilometrokoa. %6,9ko batez besteko aldapa daukate azken bi kilometroek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.