txirrindularitza

Cavendish irabazle Giroan

Bihar 60,6 kilometroko erlojupekoa izango dute.

2009ko maiatzaren 20a
17:21
Entzun
Mark Cavendishek irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko 11. etapa (Turin-Arenzano, 214 kilometro). Giroko bigarren garaipena da txirrindulariarentzat.

Tyler Farrar izan da etapako bigarren sailkatua eta Alessandro Petacchi hirugarrena.

Sailkapen orokorrean ez dago aldaketarik: Danilo di Lucak segitzen du lider. 1.20 kentzen dio Dennis Mentxov bigarren sailkatuari. Michael Rogers doa hirugarren -1.33ra-, Levi Leipheimer laugarren -1.40ra-, Franco Pellizotti bosgarren -1.53ra-, Carlos Sastre seigarren -1.54ra-, Ivan Basso zazpigarren -2.03ra-, Thomas Lovkvist zortzigarren -2.12ra-, David Arroyo Duran bederatzigarren -2.35ra- eta Gilberto Simoni hamargarren -2.58ra-.

Bihar, 12. etapa: Sestri Levante-Riomaggiore, 60,6 kilometroko erlojupekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.