Txirrindularitza

Cavendish irabazle Milan-San Remo klasikoan, esprintean

Hausslerri aurrea hartu dio azkeneko metroetan. Galdos, zazpigarren. Ehungarren aldiz korritu dute gaur Italiako proba.

2009ko martxoaren 21a
17:10
Entzun
Mark Cavendish-ek (Columbia) irabazi du gaur arratsaldean Milan-San Remo klasiko garrantzitsua, esprintean. Aurreko urteetan ere hala bukatu izan da lasterketa.

Bukaeran Heinrich Haussler (Cervelo) aurreratu egin da tropeletik, baina Cavendishek harrapatu eta gainditu egin du azkeneko bost bat metroetan. Haussler geratu da bigarren, denbora berean. Tropel nagusia, bi segundora heldu da. Aitor Galdos Euskaltel-Euskadiko txirrindularia zazpigarren izan da. Hirugarren Thor Hushovd, laugarren Allan Davis, bosgarren Alessandro Petacchi, seigarren Daniele Bennati. 298 kilometroko egin dituzte.

23 urte dauzka Milan-San Remoko irabazleak -maiatzaren 21ean beteko ditu 24- eta britainiarra da. 2006ko denboraldiaren erdian egin zuen debuta profesionaletan, T-Mobile taldearekin. 2007an ere talde berean aritu zen, 2008tik Columbian da. Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean baditu etapa garaipenak -iaz denak: bi Giroan, lau Tourrean-, baina gaurkoa du arrakastarik handiena. Aurten Qatarko Itzuliko bi etapa irabazi ditu, Kaliforniako beste bi eta Tirreno-Adriatikoko bat.

Ehungarren aldiz korritu dute gaur Italiako proba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.