KIROLA

Cavendishek bere bigarren etapa irabazi du esprintean

Burgosen amaitu den etapa ere esprintean amaitu da, iheslarien saioa helmugatik sei kilometrora bertan behera geratu ostean. Igor Antonek lider jarraitzen du.

2010eko irailaren 10a
18:12
Entzun
Kantabriako eta Asturiaseko gainetara iritsi aurreko etapa jokatu da gaur Espainiako Vueltan, Burgosen, eta espero bezala gaur ere esprinterrena izan da protagonismoa. Tropelak eguneko ihesaldia helmugatik sei kilometrora bertan behera utzi ondoren, Mark Cavendish (HTC) nagusitu da esprintean, eta Vueltako bere bigarren etapa irabazi du.

Igor Antonek ez du bere aldeari eusteko arazorik izan, eta maillot gorriarekin iritsiko da bihar, etzi eta etzidamuko etapa erabakigarrienetara, lider. Biharkoa Burgos eta Peña Cabarga artean jokatuko da, eta 178 kilometroren ostean, gain batean amaituko du tropelak etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.