Frantziako Tourra

Cavendishek hirugarren etapa irabazi du

Historian etapa garaipen gehiago dituen zortzigarren txirrindularia da.

2011ko uztailaren 13a
17:33
Entzun

Mark Cavendishek (HTC) irabazi du gaur Frantziako Tourreko 11. etapa. Esprintean amaitu da etapa, baina aise aurreratu da Cavendish, eta aurretik helmugaratu da, erraz. Bere atzetik Andre Greipel (Omega Pharma-Lotto) eta Tyler Farrar (Garmin-Cervelo) helmugaratu dira.

Aurtengo hirugarren garaipena du HTCko txirrindulariak (bosgarrena eta zazpigarrena ere irabazi zituen), eta hemezortzigarrena du Tourrean. Lasterketaren historian etapa gehien irabazi dituztenen zerrendan zortzigarrena da. Gaurkoan, gainera, erregulartasunaren maillota ere jantzi du.

Sailkapen nagusia Thomas Voecklerrek jarraitzen du lider. 

Bihar Pirinioetara iritsiko da karrera. Etapa Cugnauxen abiatuko da eta Luz-Ardidengo gainan amaituko da. 211 kilometro izango ditu.

Etapa     Irabazlea                                                    Liderra

1.-           Phillipe Gilbert (Omega Pharma)               Phillipe Gilbert (Omega Pharma)

2.-          Team Garmin-Cervelo                                 Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

3.-          Tyler Farrar (Team Garmin-Cervelo)           Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

4.-          Cadel Evans (BMC)                                    Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

5.-          Mark Cavendish (HTC)                               Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

6.-          Evald Boasson Hagen-ek (Team Sky)        Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

7.-           Mark Cavendish (HTC)                              Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

8.-           Rui Costa (Movistar)                                  Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

9.-           Luis Leon Sanchez (Rabobank)                Thomas Voeckler (Team Europcar)

10.-         Andre Greipel (Omega)                             Thomas Voeckler (Team Europcar)

11.-        Mark Cavendish (HTC)                              Thomas Voecler (Team Europcar)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.