Txirrindularitza

Cavendishek irabazi du Giroko laugarren etapa

Lehen kilometroetan oso astiro joan dira txirrindulariak, antolatzaileek Siziliatik Italiako penintsulara bitarteko bidaia baldintza txarretan eginarazi zietela salatzeko. Pellizottik jarraitzen du lider.

2008ko maiatzaren 13a
17:55
Entzun
Mark Cavendish Erresuma Batuko txirrindulariak irabazi du Italiako Giroko laugarren etapa: Pizzo Calabro-Catanzaro Lungonare (183 kilometro). Esprinean lortu du garaipena.



Franco Pellizotti Liquigas taldeko italiarrak segitzen du lider.

Motel joan da gaurko etapa, Siziliatik Italiako penintsulara bitarteko bidaia baldintza txarretan egiten zutela salatzeko lehen zatianoso astiro joatea erabaiki baitute txirrindulariek.

Bihar korrituko dute itzuliko bosgarren etapa: Belvedere Marittimo-Contursi Terme (203 kilometro). Hirugarren mailako mendate bat izango dute, 88. kilometroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.