Cazoo, Realaren babesle nagusia hurrengo sasoitik
Realak atzo iragarri zuen zein izango duen 2022-2023 sasoiko babesle nagusia: Cazoo, autoen salmentarako Internet bidezko ataria. Erresuma Batuko enpresa da, eta Ingalaterrako zenbait talde ere babesten ditu: Everton eta Aston Villa, esaterako. Klub txuri-urdinak aditzera eman duenez, hitzarmena uztailaren 22an abiatuko da, eta datozen urteetan jarraituko du —iraupenaren berri ez dute eman—. Babeslearen izena Realaren elastikoan eta klubaren publizitate euskarrietan agertuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu