Txirrindularitza

Chavanelek irabazi du gaur Tourreko etapa

Montluçongo helmugan esprint estu-estuan nagusitu zaio Roy iheskideari

2008ko uztailaren 25a
17:28
Entzun
Sylvain Chavanel (Cofidis) nagusitu da gaur Frantziako Tourrean, hemeretzigarren etapan, Roanne-Montluçon (165,5 kilometro) artean. Esprint estu-estuan menderatu du Jeremy Roy (FDJ) iheskidea, eta handik 1.13ra Gerald Ciolek (Columbia) sartu da, tropela atzetik ekarrita.

Carlos Sastrek segitzen du lider. Sastrek Frank Schleck taldekide (CSC) eta bigarren sailkatuari 1.24 kentzen dio, Bernhard Kohl hirugarrenari 1.33 eta Cadel Evans laugarrenari 1.34. Denis Mentxov dago bosgarren, 2.39ra.

Chavanelek eta Royk eginiko ihesaldian tropelarekiko 5.05eko aldea izatera iritsi dira helmugatik 35 kilometrora. Cofidis taldekoak 78. kilometroan egin du lehen ihesaldi saioa, baina berehala atzeman du pelotoiak. Halere, gutxira berriz salto egin, eta aldea irabazten joan da, ihesari ere ekin dion Royrekin batera.

Bihar izango dute hogeigarrena: Cerilly-Saint Amand Montrond, 53 kilometroko erlojupekoa.

Evansek dirudi Tourra irabazteko faboritoa. Esaterako, itzuliko aurreko erlojupekoan (Cholet-Cholet, 29,5 kilometro) 1.16ko aldea atera zion Sastreri, 1.20koa Kohli eta 1.47koa Frank Schlecki
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.