William Chebor kenyarra izan da gizonezkoetan gaurAzkoitia-Azpeitia (Gipuzkoa) 15. maratoi erdiko irabazlea, eta emakumezkoetan beste kenyar bat garaile: Margaret Atudonyang. Ez dute markarik hautsi (1.03.00 egin du Cheborrek, 1.13.32 Atudonyangek), bero egiten zuelako eta haizea ere izan da. Iazkoak dira probako errekorrak: Yaret Asmeronek 1.00.28 egin zuen gizonezkoetan eta Pamela Chepchumbak 1.08.57 emakumezkoetan.
Partaidetzan bai hautsi dela errekorra gaur: 1.165 lasterkalarik eman dute izena. Aurreko marka 1.133koa zen, 2006koa; iaz 1.103 izan ziren.
Probaren azkeneko bi aldietako irabazleak -Asmeronek-, ez du egun ona izan gaur, seigarren egin duelako. Asier Cuevas izan da lehen euskal herritarra: zortzigarren (1.10.00).
Sailkapenak
Gizonezkoak.
-1. William Chebor. 1.03.00.
-2. Yusuf Songoka. 1.04.14.
-3. James Moiben. 1.05.42.
Emakumezkoak.
-1. Margaret Atudonyang. 1.13.32.
-2. Marta Fernandez. 1.17.53.
-3. Teresa Pulido. 1.19.38.
Bihar Diego Garcia zenaren lagun Juan Antonio Crespo atleta omenduko dute. Hain zuzen, etzi beteko dira zazpi urte hil zela.
Atletismoa
Chebor irabazle Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian
Atudonyang izan da emakumezkoetan garaile. Probako partaidetza errekorra hautsi dute: 1.165 lasterkari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu