Futbola

Chelsea eta Manchester United, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan aurrez aurre

Real Madril-Tottenham, Bartzelona-Xakhtar Donetsk eta Inter Milan-Schalke 04 dira beste kanporaketak.

2011ko martxoaren 18a
19:27
Entzun

UEFAk Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako zozketa egin du gaur eguerdian Nyonen (Suitza). Hauek dira final-laurdenetako kanporaketak: Real Madril-Tottenham, Chelsea-Manchester United, Bartzelona-Xakhtar Donetsk eta Inter Milan-Schalke 04.

Final-zortzirenetako zozketarekin batera, finalerdietan sailkatzen diren taldeak nola gurutzatuko diren ere zehaztu dute gaurkoan. Sailkatzen badira, Bartzelona eta Real Madril finalerdietan izango dira bata bestearen kontra. Finala Londresko Wembley estadio berrian jokatuko da, maiatzaren 28an, larunbatez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.