Chelsea taldeak 58 milioi euro ordaindu ditu Fernando Torres (Espainia, 1984) Liverpooleko aurrelaria fitxatzeko. Gaur gauean egin dute ofizial albistea, eta Chelseak bihar aurkeztuko du jokalaria. Futboleko inoizko fitxaketarik garestienetakoa da. Ingalaterrako Ligako taldeak dira biak.
Torresek hiru denboraldi eta erdi egin ditu Liverpoolen. 72 gol sartu ditu. Ez du titulurik irabazi. Aurretik Atletico Madrilen jokatu zuen.
futbola
Chelseak 58 milioi euro ordaindu ditu Torresegatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu