Nazioarteko Futbol Federazioak (FIFA) Chelsea Ingalaterrako klubari 2011ko urtarrila arte fitxaketak egitea debekatu dio, Gael Kakuta talde horretako 18 urteko jokalariak "Frantziako Lens taldearekin zuen kontratua Chelseagatik fitxatzeko hautsi" zuelako. Horrez gain, FIFAren arabera, klubak jokalaria kontratua haustera bultzatu zuen. Lensek aurkeztutako salaketaren ondotik hartu du erabakia FIFAk.
Kakutari 780.000 euroko zigorra jarri dio FIFAk eta lau hilabetean ezingo du partidu ofizialik jokatu. Chelseak, berriz, 2011 arte jokalariak fitxatzeko debekuaz gain, 130.000 euroko zigorra ordaindu beharko du.
futbola
Chelseak ezingo du jokalaririk fitxatu 2011 arte
Kakuta jokalariak "Frantziako Lens taldearekin zuen kontratua Chelseagatik fitxatzeko hautsi" zuelako zigortu du FIFAk Ingalaterrako kluba. Chelseak jokalaria erabaki hori hartzera bultzatu zuelako ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu