PIRAGUISMOA

Chourraut denbora onena eginda finalerdietara

Ur bizietako K1 mailan denbora onena jarri du lehen txandan, eta bigarrenean ere hura izan da erreferentzia.

2012ko uztailaren 30a
08:55
Entzun

Ur bizietako K1 mailan denbora onena egin du lehen jaitsieran Maialen Chourraut lasartearrak, eta, horri esker, osteguneko finalerdietarako txartela eskuratu du. 98,75 izan du puntuazioa. Bigarren txandan okerrago aritu da —hamargarren, 107,91 puntu—, baina nahikoa izan du goizean egindakoarekin.

96,75 segundoko jaitsiera egin du Chorrautek, baina bi segunduko penalizazioa jaso du ateetako batean. Hala ere, berea izan da denbora onena, goizean zein arratsaldean. Ostegunean izango dira bai finalerdiak eta baita finala ere, lehen zortzien artean sartzea lortzen badu, noski. 

Lizzie Neave (Erresuma Batua) eta Maria Clara Giai (Italia) izan ditu atzetik, segundo bat baino gutxiagora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.