Txirrindularitza

Chris Froomek irabazi du erlojupekoa

Behetik gorako saioa eginda, lidergoa sendotu du Skyko taldeburuak, eta sailkapen nagusiko lehen hamar postuetan ez da aldaketarik izan. Lehengo berean dira kontuak.

jarraia125099.jpg
jon eskudero
2016ko uztailaren 21a
18:00
Entzun

Meriturik kendu gabe, baina Chris Froomek eta batez ere Skyk kritikak entzun behar izan ditu aurtengo Frantziako Tourrean. Taldearen nagusitasuna gehiegizkoa dela iritzita, Froomeri berari jabetza ukatu izan diote batek baino gehiagok. Alegia, ingurukoen babesik gabe haren lanak ez zukeela balioko esan izan da. Ordea, talderik gabeko etapan ere nagusi izan da britainiarra. Hasi eta buka, lan bikaina egin du, eta 17 kilometroko kronoigoera irabazi du. 21 segundo kendu dizkio Tom Doumolin bigarrenari (Giant), eta gainerako faboritoak atzerago geratu dira. Hori bai, haien artean aldeak txikiak izan dira, eta sailkapenean ez dago aldaketarik. Bigarren jarraitzen du Bauke Mollemak (Trek) eta hirugarren Adam Yatesek (Orica).

Goraipatzekoa izan da Ion Izagirre (Movistar) ormaiztegiarrak egin duen lana. Inoizko emaitzarik onena lortu du Tourreko erlojupeko batean. Luzaroan haren denbora izan da onena, baina faboritoek ezerezean utzi diote ametsa. Halere, zazpigarren sailkatu da etapan, eta izen handien artean agertu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.