Chris Froomek irabazi du Frantziako Tourreko 8. etapa eta probako lider berria da. Ingelesak helmugatik 15 kilometrotara jo du erasoa, Peyresourden behera. Asko arriskatu du jaitsieran, eta 13 segundoko aldea atera die beste faboritoei. Nairo Quintana (Movistar), Alejandro Valverde (Movistar), Dan Martin, Richie Porte (BMC)... oilar ia guztiak elkarrekin helmugaratu dira Bagneres de Luchonen.
Oilar ia guztiak esan behar, Alberto Contadorrek (Tinkoff) ahulezia zantzuak eman baititu berriz. Peyresourden gora atzean gelditu da eta minutu bat eta berrogei segundo galdu ditu Froomekiko.