Saskibaloia

Chuck Daly hil da, 'dream team 1992'-aren entrenatzailea

2009ko maiatzaren 9a
15:34
Entzun
Saskibaloiak eman duen entrenatzailerik onenetakoa hil da gaur, minbiziaren ondorioz: Chuck Daly (Ameriketako Estatu Batuak, 78 urte). Hura izan zen 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan AEBetako selekzioaren hautatzailea. Lehen aldiz jokatu zuten Joko haietan NBAko jokalariek (Magic Johnson, Michael Jordan, Larry Bird, Charles Barkley, Karl Malone... izan ziren) eta taldea dream team (ametsetako taldea) bezala ezaguna izan zen. Urrezko domina irabazi zuten.

Daly NBAn hamalau urtean izan zen entrenatzaile: bederatzi urtean Detroit Pistons taldea zuzendu zuen, bi urtean Orlando Magic, beste bi urtean New Jersey Nets eta urtebetean -aurrenekoan, 1981-1982an- Cleveland Cavaliers. 1998-1999an erretiratu zen, Orlandon zela.

Bi aldiz irabazi zuen NBAko titulua: 1988-1989an eta 1989-1990ean, biak Detroitekin. Besteak beste, Isiah Thomas, Joe Dumars eta Dennis Rodman jokalariak zeuzkan taldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.