Azken metroetan erabaki dira gaur Paris-Nizako eta Tirreno-Adriatikoko etapak. Aurrenekoan, Davide Cimolai (Lampre) izan da azkarrena, Bryan Coquard (Europcar) eta Michael Matthewsen aurretik (Orica). Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, eta Michal Kwiatkowski poloniarrak (Etixx) jarraitzen du lider. Tirreno-Adriatikoan, berriz, Greg Van Avermaetena izan da pedal kolpe indartsuena azken aldapa pikoan, Peter Sagan (Tinkoff) eta Zdener Stybarren aurretik (Etixx). Garaipenari esker, bera da ere liderra sailkapen nagusian.
TXIRRINDULARITZA
Cimolairentzat eta Van Avermaetentzat saria
Txirrindulari italiarrak esprintean irabazi du Paris-Nizako bosgarren etapa, eta belgikarrak Tirreno-Adriatikoko hirugarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu