Futbola

Clemente: "Ez dut astirik joko polita nola egin daitekeen pentsatzeko"

Eguerdian aurkeztu dute Sportingeko entrenatzaile bezala. Lehen Mailako azkenaurreko postuan hartu du taldea.

2012ko otsailaren 14a
15:37
Entzun

Javier Clemente (Barakaldo, 61 urte) Espainiako Ligara itzuli da. Izan ere, Sporting Gijonek denboraldia amaitu arte fitxatu du bart, eta gaur 13:00etan aurkeztu dute. "Ez dut astirik joko polita nola egin daitekeen pentsatzeko", esan du Clementek. "Messi edo Cristiano Ronaldorekin errazagoa da joko polita egitea eta haien entrenatzaileek isilik egotearekin nahikoa dute. Nik hemen partidak nola irabazi baino ez dut buruan".

Iñaki Tejadaren lekukoa hartu du Sportingen, horrek Manolo Preciadorengandik orain gutxi jaso ostean. Urtarrilaren 31n kaleratu zuten Preciado, taldea zortzi urtez zuzendu ostean.

Sporting azkenaurrekoa da Espainiako Lehen Mailako sailkapenean, 22 jardunalditan 19 puntu lortuta.

Clementek entrenatutako taldeak

Athletic (hiru aldiz: 1981-1986, 1990-1991 eta 2005).

Espanyol (hiru aldiz: 1986-1989, 1991-1992 eta 2002-2003). 

Atletico Madril (1989-1990).

Betis (1998-1999). 

Reala (1999-2000). 

Olympique Marseilla (2000-2001). 

Tenerife (2002).

Murtzia (2008).

Valladolid (2010).

Espainiako selekzioa (1992-1998).

Serbia (2006-2007). 

Kamerun (2010-20011). 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.