FUTBOLA
Clemente: “Lamikizek zitalki saldu nau”
Agur esan dio Clementek Athletici. Fernano Lamikiz presidenteak zitalkeriaz saldu duela salatu du entrenatzaile ohiak. Bere adierazpenak gaizki ulertu direla eta presidenteak ez duela ondo jokatu adierazi du.
Lamikizen kontrako salaketa gogorrak eginez esan du agur Clementek. “Fernandok ez du garbi jokatu nirekin. Zitalki saldu nauela uste dut, interes mediatiko batzuen truke”, esan du entrenatzaile ohiak. Ibaiganeko zuzendaritzak fitxatu dituen futbolari berrien inguruan adierazpen batzuk egin zituen Clementek astelehenean. “Taldeak nahi izan duen guztia fitxatu du eta ez niri gustatuko litzaidekena”, esan zuen entrenatzaile ohiak. Horren harira erabaki du zuzendaritzak kargutik kentzea. Hala ere, zuri-gorrien artera itzultzeko gogoa nabarmendu du entrenatzaile ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu