Futbola

Clemente: "Serbian segitu nahi nuen lanean"

Hautatzaile postutik kendu dute aste honetan.

2007ko abenduaren 8a
15:08
Entzun
Javier Clemente (Barakaldo, Bizkaia) dagoeneko ez da Serbiako hautatzailea, eta pena duela adierazi du. "Izan ere, nik hemen segitu nahi nuen lanean", esan du. "Ez nuen uste, gainera, modu honetara bidaliko nindutenik. Zvezdan Terzic [Serbiako Futbol Federazioaren presidentea] eta biok asteazkenean elkartu ginen, eta ez zidan hartu duten erabakiaz ezer aurreratu. Nik hemen jarraitzearen alde zegoela zioen Terzicek".

Urte bukaera arteko kontratua zeukan Clementek Serbiako selekzioarekin. Ez du lortu taldea 2008ko Europako Txapelketara sailkatzerik -Polonia eta Portugal geratu dira A Multzoko lehen bi postuetan-, eta federazioak presio handia izan du hura postutik kentzeko. "Triste noa, taldean oso giro ona zegoelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.