Saskibaloia

Clevelandek bizirik jarraitzen du

Bart irabazi egin dio Orlandori NBAko Ekialdeko finaleko bosgarren partidan. 2-3 doaz orain, Orlando aurretik.

2009ko maiatzaren 29a
14:04
Entzun
Cleveland Cavaliersek ez du etsi eta irabazi egin dio Orlando Magici NBAko Ekialdeko Konferentziako finaleko bosgarren partidan: 112-102. Orain 2-3 doaz, Orlando aurretik. Honek garaipen bat nahikoa du NBAko final nagusira sailkatzeko. Mendebaldeko finalean Los Angeles Lakers 3-2 irabazten ari zaio Denver Nuggetsi.

LeBron James etxeko hegalak berriz ere partida aparta jokatu du: 37 puntu, 14 asistenzia eta 11 errebote. Gaur, gainera, beste taldekide baten laguntza garrantzitsua izan du: Mo Williams basearena (24 puntu -sei hiruko sartu ditu-).

Cleveland Cavaliers 112 (35+21+22+34). Williams (24), West (13), Ilgauskas (16), James (37), Varejao (7); Smith (2), Szczerbiak (2), Wallace, Kinsey, Pavlovic, Gibson (11).

Orlando Magic 102 (18+37+24+23). Alston (3), Lee (9), Howard (24), Turkoglu (29), Lewis (15); Johnson (6), Battie (2), Pietrus (13), Gortat (1).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.