tenisa

Clijsters garaile AEBetako Irekian

Bi urtean erretiratuta egon ondoren, orain bi hilabete itzuli zen jokatzera. Finalean 7-5 eta 6-3 nagusitu zaio Wozniacki. Gizonezkoen finala Federerrek eta Del Potrok jokatuko dute, gaur.

2009ko irailaren 14a
09:37
Entzun
Kim Clijstersek (Belgika, 25 urte) irabazi du aurten Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Irekia, finalean Caroline Wozniacki gaindituta: 7-5 eta 6-3. Bi urtean erretiratuta egon ondotik, duela bi hilabete itzuli zen pistetara Clijsters, eta AEBetako Irekiko antolatzaileek torneoa jokatzeko zuzeneko gonbidapena eman zioten. Ederki baliatu du tenislariak, bistan da.

2005ean ere irabazi zuen AEBetako Irekia. Bere lehen aroan Grand Slameko beste lau final ere jokatu zituen, baina lau horiek galdu egin zituen.

Gizonezkoen finala Roger Federerrek eta Juan Martin del Potrok jokatuko dute, gaur. Biak elkarren aurka sei aldiz aritu izan dira, eta denetan Federer izan da irabazle.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.