Kim Clijsters-ek (Belgika, 1983) irabazi du Australiako Irekia, Na Li (Txina) finalean 3-6, 6-3 eta 6-3 mendean hartuta. Hirugarren zerrendaburua zen torneoan Clijsters.
Bere ibilbideko banakako 41. titulua du. Horien artean dauzka Ameriketako Estatu Batuetako Irekiko hiru: 2005, 2009 eta 2010ekoa. 2004an Australiakoan finalera heldu zen Clijsters. Urtebete lehenago munduko sailkapenean aurreneko tokia lortu zuen. 2007an erretiratu egin zen, lesioen ondorioz, baina bi urtera itzultzea erabaki zuen.
Denboraldiko lehen Grand Slam torneoa da Australiakoa.
Gizonezkoen finala bihar jokatuko dute -Euskal Herrian 09:00ak direnean-: Novak Djokovic-Andy Murray.
tenisa
Clijstersek irabazi du Australiako Irekia
3-6, 6-3 eta 6-3 nagusitu zaio Na Li-ri denboraldiko lehen Grand Slam torneoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu