Codeso izango da Ivanovicen laguntzailea
SASKIBALOIA. Alberto Codeso izango da denboraldi honetan Dusko Ivanovicen laguntzailea, Caja Laboral Baskonian. Azken urteotan Real Madrileko bigarren entrenatzailea izan da, Joan Plaza eta Ettore Messinaren itzalean. 42 urte dauzka Codesok, eta 2011n ekin zion ACBko ibilbideari, Fuenlabradan. Toni Martorellen hutsunea beteko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu