Futbola

Coleman: "Ez naiz oporretara etorri"

Realak gaur aurkeztu du entrenatzaile berria.

2007ko uztailaren 5a
19:12
Entzun
"Ez naiz oporretara etorri". Halaxe esan du Chris Coleman (Gales) Realaren entrenatzaileak gaur, aurkezpenean. "40 urtean [Espainiako] Lehen Mailan egon da, orain jaitsi egin da, eta lan gogorra dago egiteko igoera lortzeko". Hiru denboraldirako fitxatu du eta Salva Iriarte kirol zuzendari berria izan du ondoan aurkezpenean, Donostian, Anoeta estadioan.

"Gustura" etorri da Coleman, eta "hasieratik denek oso harrera ona" egin diotela nabarmendu du. "Bi aldiz pentsatu gabe" erabaki du Realarekin fitxatzea, "ohorea baita talde hau entrenatzea".

Realarekin hizketan duela pare bat hasi zela esan du, baina aurretik ezagutzen zuela kluba. Bitxikeri bezala, 1987an Realaren kontra lagunarteko partida bat jokatu zuela gogoratu du, eta taldeak "inpresio ona" eragin ziola.

Fulham Ingalaterrako taldea entrenatzen aritu da azkenaldian Coleman, eta Iriartek adierazi du askotan ikusi izan duela zuzentzen. Haren taldearen "joko estiloa asko gustatu" zitzaion kirol zuzendariari. Galestarra "gaztea eta ilusio handikoa" dela azpimarratu du, "eta diru askorik ez duten taldeei probetxua" ateratzen diela.

Argazkian, Coleman gaur, Anoeta estadioan. (Argazki Press)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.