Futbola

Coleman: "Realean segituko dut, jokalariek hala eskatu didatelako"

2008ko urtarrilaren 10a
15:12
Entzun
Chris Coleman entrenatzaileak Realean segituko duela jakinarazi du gaur -atzo hala iragarri zuen Iñaki Badiola presidenteak-. "Izan ere, kluba zoragarria da eta jokalariek jarraitzeko eskatu didate".

Badiolak esan du bost jokalari fitxatzeko asmoa duela Reala Espainiako Lehen Mailara igo dadin denboraldi honetan bertan. Oraingoz, bat ekarri du: Fran Merida ezker erdilaria. Colemanek esan du etortzen dela etorrita ere, horiei "beste jokalariei adina aukera" emango diela.

Denboraldi honetan etorri da Realera Coleman (1970, Gales), eta taldea une hauetan igoeratik lau puntura dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.