'Contador auziaren' kronologia

2012ko otsailaren 7a
00:00
Entzun

2010



Uztailaren 21a. Alberto Contadorrek klenbuterolarekin positibo eman zuen Frantziako Tourreko bigarren atseden egunean egindako kontrolean.

Uztailaren 25a. Contadorrek hirugarrenez irabazi zuen Tourra.

Abuztuaren 3a. Saxo Bankek fitxatu zuen espainiarra.

Abuztuaren 24a. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Tourreko positiboaren berri eman zion Contadorri.

Abuztuaren 26a. Contadorrek kontranalisia eskatu zuen.

Irailaren 8a. Kontranalisiak positiboa berretsi zuen.

Irailaren 30a. Contadorrek Tourrean positibo eman zuela jakinarazi zuten, eta UCIk bi urteko zigorra jarri zion, behin-behinean. Contadorrek prentsaurrekoa eman zuen, eta bertan azaldu zuen positiboaren iturria uztailaren 20an Irungo harategi batean erositako kutsatutako xerra batean zegoela.

Urriaren 1a. Frantziako L'Equipe kirol kazetak kaleratu zuen klenbuterolaz gain plastiko arrastoak ere bazeudela Contadorren odol laginean. Txirrindulariak erabat gezurtatu zuen albistea, eta auzitara joko zuela esan zuen.

Azaroaren 8a. UCIk Dopinaren Aurkako Munduko Agentziarekin (WADA) batera egindako ikerketaren berri eman zion Espainiako Txirrindularitza Federazioari, hark Contador zigortu edo ez erabaki zezan.

Abenduaren 10a. Espainiako Federazioak txostena bidali zion UCIri, kasuaren inguruko iritzia eman zezan.

2011



Urtarrilaren 26a. Espainiako Federazioak hartutako erabakiaren berri jaso zuen Contadorrek: urtebeteko zigorra bete beharko zuela zioen, eta Tourreko garaipenik gabe geratuko zela.

Otsailaren 14a. Txirrindulariaren helegitea onartu, eta Espainiako Federazioak Contador absolbitzearen alde egin zuen.

Otsailaren 16a. Lehiara itzuli zen Contador, Algarveko Itzulian.

Martxoaren 14a. UCIk helegitea aurkeztu zuen Kirola Arbitratzeko Epaitegian (TAS) Contadorren absoluzioaren aurka.

Martxoaren 30a. WADAk beste horrenbeste egin zuen.

Apirilaren 27a. TASek jakinarazi zuen ekainaren 6tik 8ra aztertuko zuela auzia eta Tourra hasi aurretik emango zuela erabakiaren berri.

Maiatzaren 26a. TASek jakinarazi zuen atzeratu egingo zuela auziaren azterketa.

Uztailaren 26a. TASek berriro atzeratu zuen auziaren azterketa.

Abuztuaren 27a. TASek jakinarazi zuen azaroaren 24tik 27ra aztertuko zuela auzia.

Azaroaren 21a. Auziaren azterketa hasi zen TASen. Irungo harategiko jabeak, Espainiako Behi Ganaduzaleen Elkarteko ordezkariak eta Contadorrek kontratutako detektibe pribatu batek deklaratu zuten.

Azaroaren 22a. Auziaren azterketaren bigarren saioa.

Azaroaren 23a. Auziaren azterketaren hirugarren saioa TASen. Contadorrek haren bi taldekidek (Benjamin Novalek eta Paolo Tiralongok) deklaratu zuten.

Azaroaren 24a. Auzia epaiaren zain geratzen da. TASek jakinarazi zuen 2012aren hasieran emango zuela epaiaren berri.

2012



Urtarrilaren 16a. TASek jakinarazi zuen urtarrilaren 31ko astera arte ez zuela emango epaiaren berri.

Otsailaren 6a. TASek bi urteko zigorra jarri zion Contadorri. Halaber, 2010eko Tourrean eta 2011ko Italiako Giroan lortutako garaipenak kendu zizkion, eta 2.485.000 euroko isuna jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.