•Uztailak 21. Alberto Contadorrek klenbuterolarekin eman zuen positibo Frantziako Tourreko 18. etapan.
•Abuztuak 24. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) positiboaren berri eman zion Contadorri.
•Abuztuak 26. Contadorrek kontranalisia eskatu zuen.
•Irailak 8. Kontranalisiak positiboa berretsi zuen.
•Irailak 30. Contadorrek prentsaurrekoa eman zuen, eta bertan esan positiboaren iturria uztailaren 20ean Irungo harakindegi batean erositako kutsatutako xerrabatean dagoela.
•Azaroak 8. UCIk Dopinaren Aurkako Munduko Agentziarekin (WADA) elkarlanean egindako ikerketaren berri eman zion Espainiako Txirrindularitza Federazioari, hark Contador zigortu edo ez erabaki zezan.
•Urtarrilak 26. Espainiako Txirrindularitza Federazioak hartutako erabakiaren berri jaso zuen Contadorrek: urtebeteko zigorra bete beharko du, eta iazko Frantziako Tourreko garaipena gabe geratuko da.
'Contador auziaren' kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu