Contador ez da izango Tourreko aurkezpenean
TXIRRINDULARITZA. Heldu den asteartean aurkeztuko dute, Parisen, 2011ko Frantziako Tourra, eta Alberto Contador egungo irabazlea ez da izango, printzipioz, aurkezpenean. Contadorren prentsaburuak jakinarazi du Tourreko aurkezpenean izatea ez dagoela txirrindulariaren «lehentasunen» artean, eta Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoak (UCIk) bere ustezko positiboaren inguruan erabaki bat hartu arte ez dutela inolako mugimendurik egingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu