Alberto Contador (Astana taldea) da Paris-Nizako lider berria. Hark irabazi du gaur itzuliko laugarren etapa (Maurs-Mende, 173,5 kilometro; mendiko etapa zen), eta lidergoa eskuratzea ere lortu du. Mende mendian helmugarako kilometro eta erdi falta zirela erasoa jo du eta bakarrik iritsi da.
Alejandro Valverde, Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) eta Joaquim Rodriguez sartu dira ondoren helmugan, hamar segundora lehen biak, hemezortzira hirugarrena. Jens Voigt liderra 40ra heldu da.
Sailkapen nagusian Contadorrek 24 segundo kentzen dizkio Valverde bigarrenari, 25 Roman Kreuziger hirugarrenari, 28 Luis Leon Sanchez laugarrenari, 29 Samuel Sanchez bosgarrenari.
Bihar, bosgarren etapa: Pernes les Fontaines-Aix en Provence, 157 kilometrokoa. Igandean bukatuko da itzulia.
txirrindularitza
Contador jarri da lider Paris-Nizan, mendiko etapa irabazita
Samuel Sanchez bosgarren dago orain sailkapen nagusian, 29 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu