Alberto Contador Italiako Giroko irabazlea aurten Frantziako Tourrean ez dela izango berretsi du gaur Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak. "Ez dugu ezer Contadorren kontra, baizik eta haren talde Astanaren aurka, duela bi urte eta iaz [dopina dela-eta] izandako jarreragatik", esan du Prudhommek.
Uztailaren 5ean hasiko da Tourra, Bresten (Frantzia), eta hogei talde ariko dira. Haien artean, Euskaltel-Euskadi.
Contador bera izan zen joan den urtean Tourreo irabazlea, Discovery Channel taldearekin. Aurten fitxatu du Astanarekin.
"Astanak aurten dopinarekin ez badu arazorik izaten, Tourrak hurrengo urteko probarako beste erabaki bat hartuko du", adierazi du Prudhommek.
Txirrindularitza
Contador Tourrean ez dela izango berretsi du probako zuzendariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu