Frantziako Tourra

Contadorrek eta Sanchezek minutu eta hogei segundo galdu dituzte lehen etapan

Phillipe Gilbert belgiarrak irabazi du etapa, erakustaldi bikaina eskainiz. Eman Tourraren inguruko zure iritzia Berriketan.info sare sozialeko eztabaida gunean.

2011ko uztailaren 2a
18:45
Entzun

Ezustekoarekin hasi da gaur Frantziako Tourra. Helmugara iristeko zortzi kilometro faltan tropelean txirrindulari talde bat erori egin da, eta eroriko horretan nahastuta, Alberto Contador faboritoetako batek eta Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak minutu bat eta hogei segundo galdu dituzte. Phillipe Gilbert belgiarrak irabazi du etapa, eta bera da aurtengo Tourreko lehen liderra.

Lehen etapa honek 191 kilometro zituen, eta eguneko ihesladia hiru txirrindularik egin dute, 170 kilometro ihes eginda korritu ostean. Lieuwe Westra (Vacansoleil), Jeremy Roy (FdJ) eta Perrig Quemeneur (Europcar) izan dira iheslariak, baina hogei kilometro faltan harrapatu dituzte. Cancellarak urrutitik jo du erasoa azken kilometroetan, baina Gilbertek sasoi oso ona erakutsi du, eta sekulako erakustaldia eginez, helmugaratu da lehen postuan.

Biharko etapan Les Essarts-en hasi eta bukatuko den taldekako erlojupekoa izango da.

Etapa     Irabazlea                                                   Liderra

1.-           Phillipe Gilbert (Omega Pharma)              Phillipe Gilbert (Omega Pharma)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.