Suitzako Itzulian, berriz, Fabian Cancellara suitzarra (Saxo Bank) izan zen azkarrena 7,6 kilometroko erlojupekoan. 10.21 minutu behar izan zituen Cancellarak, eta segundo bat gehiago Roman Kreuziger txekiarrak (Liquigas). Ascona eta Sierre artean 167,5 kilometroko etapa izango dute gaur.
Emakumeen Biran Judith Arndt (Columbia) jarri da lider, gaurko azken etaparen bezperan. Bi zati izan zituen atzoko etapak. Goizean Nicole Cooke (Erresuma Batua) izan zen azkarrena, eta arratsaldean Marianne Vos (Nederland Bloeit).
Sailkapenak
DAUPHINE (6. ETAPA)1. Alberto Contador (Astana) 4.31.01
2. Janez Brajkovic (R.Shack) d.b.
3. Sylvester Szmyd (Liquigas) 17ra
4. Jerome Coppel (Saur) 24ra
13. Romain Sicard (Euskaltel) 1.53ra
DAUPHINE (NAGUSIA)
1. Janez Brajkovic (R.Shack) 24.26.05
2. Alberto Contador (Astana) 1.41era
3. Tejay Van Garderen (Colum.) 2.41era
4. J. Van Den Broeck (Lotto) 3.46ra
13. R. Sicard (Euskaltel) 7.45era
SUITZAKO ITZULIA
1. Fabian Cancellara (Saxo) 10.21
2. Roman Kreuziger (Liquigas) 1era
3. Tony Martin (Columbia) 3ra
4. Peter Sagan (Liquigas) d.b.
5. Dries Devenyns (Quick) 10era
6. Gustav Larsson (Saxo) 11ra
7. Thomas Lovkvist (Sky) 12ra
8. Manuel Quinziato (Liquigas) 13ra
9. Simon Gerrans (Sky) d.b.
13. J. Castroviejo (Euskaltel) 14ra