Contadorren erakustaldia Murtziako Itzulian

Lasterketako hiru etapetatik bi irabazita lortu zuen garaipena Saxo Bank taldeko espainiarrak

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Algarveko Itzulian gertu izan zuen garaipena. Murtziakoan, ordea, ez dio ihes egin. Alberto Contador (Saxo Bank) hasi da jada haren garaipen zerrenda loditzen sasoi honetan. Txirrindulari espainiarrak Murtziako Itzulia irabazi zuen herenegun. Nagusitasun osoz egin zuen gainera, lasterketako hiru etapetatik bitan nagusituta: larunbatean, mendiko etapan, eta herenegun, 12,4 kilometroko erlojupekoan. Sailkapen nagusian 11 segundo atera zizkion Jerome Coppeli (Saur Sojasun) eta hamazazpi Denis Mentxovi (Geox). Hain zuzen ere, Geoxek, Josean Fernandez Matxin-ek zuzendutako taldeak Giroan parte hartzeko gonbita jaso zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.