Munduko kopa

Costa Ricak kale egin du, eta Serbiak irabazi du partida (0-1)

Aleksandar Kolarovek sartu du partidako gol bakarra, 56. minutuan.

Serbiako jokalariak, gola sartu dutela ospatzen. TATYANA ZENKOVICH, EFE
2018ko ekainaren 17a
16:23
Entzun

Serbiako taldeak estu hartu du Costa Ricakoa, eta erasoan aritu da denbora osoan, partida kontrolpean izanez. Costa Ricak nahiko ondo eutsi dio defentsari, eta lan ona egin du Keylor Navas atezainak, harik eta Aleksandar Kolarovek falta baten jaurtiketan gola sartu duen arte.

Gaurko partida galduta, Costa Ricarentzat zaila izango da Munduko Kopako final zortzirenetara sailkatzea. Aurreikuspenen arabera, E multzoan aurrena sailkatuko da Brasil, eta bigarren posturako boorroka estua egongo da gaur partida jokatu dutenen eta Suitzaren artean. Serbiak toki ona hartu du bere lehenego partidan. Suitzak eta Brasilek 20:00etan jokatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.