Ivan Basso eta Paolo Savoldellirentzat bereziki garrantzitsua zen gaurko taldekako erlojupekoa. CSCk maglia arrosa zuen helburu, baina T-Mobilek oso lan ona egin du eta segundo batera sailkatu da.
Taldekako erlojupekoan helmugaratzen den bosgarren txirrindulariaren denbora hartzen da kontutan. T-Mobileko Matthias Kessler atzean geratu da azken 200 metroetan. Kesslerrek azken metro horietan eustea lortu izan balu, T-Mobilek maglia arrosa ezezik etapa irabaztea lortuko luke.
Italiako Giroa
CSCk espero baino alde handiagoak lortu ditu taldekako erlojupekoan
Ivan Bassoren CSC taldeak uste baino alde handiagoak eskuratu ditu gaurko taldekako erlojupekoan. Besteak beste, Paolo Savoldelliren Discovery Channelek 39 segundo galdu ditu, Di Lucaren Liquigasek 42 segundo eta Saunier Duval Simoniren taldeak, berriz, minutu eta 26 segundo galdu ditu. T-Mobile taldeak, ordea, lan ona egin du gaurko erlojupekoan eta Serhii Hontxarrek eskuratu du maglia arrosa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu