Milos Teodosic
«Oso bizkorra da buruz,eta talentu ikaragarria dauka. Defentsa lanean-eta mantso samarra dela esaten da, albokako mugimenduetan batez ere, baina 1 postuan jokatzeko handia da (1,95), eta jaurtiketa asko oztopa ditzake».
Nenad Krstic
«Oso handia da, zabala. 2,12 metro dela diote datuek, baina 2,20 duela ematen du. Partidak aztertu, eta ezer ez duela egin pentsatzen duzu. Estatistikei begiratu, eta Euroligako onena da balorazioan. Erraz egiten du zaila dena».
Ramunas Siskauskas
«Asko gustatzen zait. Izar distiratsu asko daude CSKAn, baina hasieratik kantxaratzen du Kazlauskasek, eskarmentu handia duelako. Boladaka jokatzen du, eta asmatzen hasten bada, kontuz, partida hausteko gaitasuna du».